Idiomas
%eu:alt_img_notalegal%
Hasiera / Laguntza

Lege oharra


I. INFORMAZIO OROKORRA


APPLUS ITEUVE TECHNOLOGY, S.L., Egoitza soziala Bartzelonan du (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren campusa, Medikuntza Fakultatera doan errepidea z/g, Bellaterra-Cerdanyola del Vallès) eta Bartzelonako Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta, 33.378 liburukian, 57. folioan eta B-224.852 orrian; inskripzio zenbakia: 28; IFK: B-81041444.


ITEUVE ANDALUCIA, S.A., Egoitza soziala Peligrosen du (Juncaril industrialdea, 317-318 lursailak, Granada) eta Granadako Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta, 781. liburukian, 194. folioan, 8. atalean eta GR-12207 orrian; inskripzio zenbakia: 1; IFK: A-18460899.


ITEUVE ALICANTE S.A., Egoitza soziala Alacanten du (Pla de la Vallonga, 5 kalea, 5 zenbakia) eta Alacanteko Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta, 2171. liburukian, 76. folioan, sozietateen 8. atalean eta A-50.451 orrian; inskripzio zenbakia: 1; IFK: A-53305785.


APPLUS ECA-ITV, S.A., Egoitza soziala helbide Bartzelonan du (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren campusa, Medikuntza Fakultatera doan errepidea z/g, Bellaterra-Cerdanyola del Vallès) eta Bartzelonako Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta, 30.684 liburukian, 141. folioan eta 178.491 orrian; inskripzio zenbakia: 1; IFK: A-61658787.


ITEUVE ARAGON S.A., Egoitza soziala Sabiñanigon du (Camino Aurín z/g, Huesca) eta Huescako Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta, 397. liburukian, 137. liburuan, 8. atalean, 100. folioan eta HU-4938 orrian; inskripzio zenbakia: 1; IFK: 50224658.


ITEUVE CASTILLA, S.A., Egoitza soziala Cuencan du (Palancares industrialdea, 4. lursaila) eta Cuencako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 293. liburukian, 179. folioan, CU-3584 orrian; inskripzio zenbakia: 1; IFK: A-43359611.


ITEUVE CANARIAS, S.A., Egoitza soziala Aguimesen du (Arinaga industrialdea, 193. lursaila, Las Palmas Kanaria Handikoa) eta Las Palmaseko Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta, 1.156 liburukian, 57. folioan, GC-9.912 orrian; inskripzio zenbakia: 12; IFK: A-35117449.


ITEUVE EUSKADI, S.A., Egoitza soziala Zamudion du (Ugaldeguren industrialdea 1, 8. lursaila, Bizkaia) eta Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 798 liburukian, 7. folioan, 8. atalean, BI-5744 orrian; inskripzio zenbakia: 4; IFK: CIF A-20451175.


Erakunde horiek web gune honen titularrak dira, eta dokumentu honetan APPLUS+ Iteuve deituko zaie guztiei batera.


II. HELBURUA


Web gune hau erabiltzaile guztiei APPLUS+ Iteuvek eskaintzen dituen informazioaren, jardueren, produktuen eta hainbat motako zerbitzuen berri emateko, eta erabiltzaileek horiek kontsultatu ahal izateko diseinatu da.


Web gune hau erabiltzen duena gunearen erabiltzaile bihurtzen da; hortaz, kontsulta egiten den unean argitaratutako bertsioak jasotzen dituen baldintzak onartzen ditu. Hori dela eta, web gunera sartzen den bakoitzean baldintzak arretaz irakurtzea gomendatzen dio APPLUS+ Iteuvek erabiltzaileari.


APPLUS+ Iteuvek edozer unetan eta aurretik jakinarazi gabe aldatu ahal izango ditu web gunearen diseinua, aurkezpena edo/eta konfigurazioa, baita zenbait eduki edo eduki guztiak ere. Horiek erabiltzeko behar diren baldintza orokorrak edo/eta baldintza partikularrak ere aldatu ahal izango ditu.


III. ERANTZUKIZUNA


APPLUS+ Iteuve ez da erabiltzailearen zerbitzari zentroaren edo komunikazio sareen zerbitzu-akatsen erantzule, ezta gaizki funtzionatzetik edo nabigatzaileen bertsio ez optimizatuak erabiltzetik eratorritako arazoena ere.


APPLUS+ Iteuve ez da web guneetan nabigatzen egotearen ondorioz sor daitezkeen birus informatikoen erantzule.


APPLUS+ Iteuve ez da hirugarrenek web gunean jarritako eduki edo iritzien erantzule, ezta web guneko esteken bidez edo bilatzaileen bidez kontsulta ditzakegun hirugarrenen web guneetan bildutako informazioarena ere; izan ere, horien funtzioa erabiltzaileei interneten gaiari buruz dauden beste iturri batzuen berri ematea da. Beste iturri horietan web gune honetan jasotako datuak zabaldu ahal izango dira, ez da horiei buruzko iradokizun, gonbite edo gomendiorik egiten inolaz ere. Horregatik guztiagatik, APPLUS+ Iteuve ez da esteka horien bitartez lortutako emaitzen erantzule.


IV. PRIBATUTASUNA ETA DATUEN BABESA


Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoaren ondorioetarako, APPLUS+ Iteuvek zera jakinarazten dio erabiltzaileari: Applus Iteuve Technology, SL-ren erantzukizunpean sortutako eta kudeatutako fitxategi automatizatu bat dagoela web gunean nabigatzean eman diezazkigukezun datu pertsonalak biltzeko. Fitxategi hori zure eskabideak kudeatzeko sortu da, baita edozer bide erabilita (posta elektronikoa edo/eta antzeko bideak barne) zure interesekoak izan daitezkeen produktuei, zerbitzuei, eskaintzei eta nobedadeei buruzko informazioa bidaltzeko ere. Erabiltzailek berariazko baimena ematen dio Applus Iteuve Technology SL-ri aurretik aipatutako helburuetarako aipatutako datuak erabiltzeko. Posta elektronikoaren edo antzeko bideen bidez bidalitako merkataritza jakinarazpenen kasuan, erabiltzaileak publizitatea bide horren bidez bidaltzeko berariazko baimena ematen du.


APPLUS+ Iteuvek datu pertsonalak isilpean gordetzeko betebeharra betetzeko konpromisoa hartzen du, eta horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe kontsultatzea saihesteko beharrezko neurriak hartuko ditu, une oro teknologiaren egoera kontuan hartuta.


Erabiltzaileak berariazko baimena ematen dio Applus Iteuve Technology SL-ri Agbar Automotive Fleet, SL-ri, Reciclaje de Neumáticos de Valencia, SA-ri, Mobility Technology, SA-ri, Agbar Auto-Data, SL-ri, Técnica Investigación y Control, SA-ri, Ime Inspecciones y Peritaciones, SA-ri, Agbar Certificación, SL-ri, Idiada Automotive Technology, SA-ri, Iteuve Andalucia, SA-ri, Iteuve Alicante SA-ri, Eca-Itv, SA-ri, Iteuve Aragon SA-ri, Iteuve Castilla, SA-ri, Iteuve Canarias, SA-ri eta Iteuve Euskadi, SA-ri datu pertsonalak lagatzeko. Enpresa horiek atal honen lehendabiziko paragrafoan deskribatutako helburu berarekin eta baldintza beretan erabiliko dituzte datuok.


Erabiltzailea da Applus Iteuve Technology, SL-ri emandako datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakar. Aipatutako enpresak ez du datu horien egiazkotasun edo zuzentasun faltagatik sortutako erantzukizunik.


Applus Iteuve Technology, SL-k erabiltzaileari jakinarazten dio kontsultatzeko, zuzentzeko, ezezteko eta kontra egiteko eskubideak balia ditzakeela; horretarako, eskaera idatzia bidali behar dio Applus Iteuve Technology, SL-ri (Campus UAB, carretera de acceso a la Facultad de Medicina s/n, Bellaterra-Cerdanyola del Vallès [Barcelona]). Halaber, erabiltzaileak edozer momentutan baliogabetu dezake datuak erabiltzeko edo lagatzeko emandako baimena.


V. JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA


Web gune hau APPLUS+ Iteuveren da. Web gunearen jabetza intelektualaren eskubideak eta ustiapen eskubideak, orrienak, pantailenak, jasotzen duen informazioa, itxura eta diseinua eta web gunetik APPLUS+ Iteuveren beste web gune batzuetara joateko ezarritako loturak APPLUS+ Iteuverenak dira, non eta ez den besterik adierazten. Edozer izendapen, diseinu edo/eta logotipo, edo web gune honetan eskainitako edo islatutako beste edozer produktu edo zerbitzu behar bezala erregistratutako markak dira. Titularra ez den beste norbaitek horiek oker erabiltzen baditu, ekintza hori indarrean dagoen araudiari jarraiki jazarriko da. Edukiak deskarga daitezke eta web gune honen edozer orri kopiatu edo inprimatu, baldin eta erabilera pertsonak eta pribaturako bada. Debekatuta dago web gune honetako informazioa, edukia edo ohartarazpenak erreproduzitzea, transmititzea, aldatzea edo kentzea APPLUS+ Iteuveren aurretiazko idatzizko baimenik gabe.


Borde inferior

Sarbide zuzenak

Logo Applus

Partekatu zure lagunekin: